Entradas

UROLATIK BARRENA

Imagen
IBILBIDEA Lehenik eta behin, Zarautz herria bisitatuko duzue. Zarautz herrian, hondartza ondotik pasako zarete bertako malekoiean, Argiñano   jatetxea ikusiz. Herrira sartzerakoan, Villa Munda izeneko palazio txiki bat   bisitatzeko aukera ere izango duzue. Gure ibilbidea jarraituz, hurrengo herria Zumaia da.Bertan Itzurun hondartza ikusiko duzue harri polit eta ikaragarriz betea. Nahi izanez gero, herriko Erribera kalera ere joateko aukera edukiko duzue. Bertan plazatxo polit   bat dago, estatua batean, Gerra zibillari buruz informatzen dizuna. Hurrengo herria, Zestoa da. Herri honetan udaletxe ondotik pasatzea gomendatzen dizuegu et a horrela ondoan dagoen eliza ikusiko duzue. Ibilbideari kaso eginez, Azpeitiara iritxiko zarete. Hemen, antziñako burdinbideari buruzko museo bat dago. Oso interesgarria da eta bertako trenean montatu eta ibiltzeko aukera izago duzue. Azpeitiako burdinbidearen ondoan, bidegorri bat dago. Horri jarraituz, ...