AZPEITIA San Ignacio Loiola eta Burdinbidea


AZPEITIA



Azpeitia Urolako aranan kokatuta dago, Gipuzkoan. Donostia hiriburutik 41km tara dago, handik Urola ibaia pasatzen da. 14.690 biztanle dauzka. Azpeitiako patroiak San Ignazio Loiolakoa eta Nuetra Señora de Olatz dira.

Han Loiolako santutegia eta Ignazioren etxea ikusi ditzakezu, astelehenetik ostiralera irekitzen dute 10:00 etatik-13:00 etara eta 15:00etatik- 19:00ak arte. Izenak dioen bezala  Loiolako auzoan dago kokatuta, Urola ibaiaren ondoan. Santutegi katolikoa da eta barroko eta txurrigeresko estilokoa. 1689tik-1738 arte eliza eta horren hego hegala egin ziren eta 1760tik-1767arte ipar hegala eraiki zen. 50 metroko altuera du barrualdean, kanpoaldean, berriz, 65 metrokoa da, eta 20 metroko diametroa du barrualdean.


Loiolako San Ignazioren izena Iñigo Lopez de Loiola zen, 1491ko urriaren 23an jaio zen Azpeitian eta 1556ko uztailaren 31an Erroman hil zen. Iñigo 13 anaietatik gazteena zen. Parisen ikasi zuen.


Burdinbidea

Urolako trena Zumarraga eta Zumaia herriak Urola errekaren aranean barrena lotzen zituen trenbide estuko burdinbidea izan zen.
1926ko otsailaren 22an inauguratu zuen Alfonso XIII-ak.
 Orain, antzinako lurrun trenak,  Azpeitiko burdinbidearen museotik, Lasaoko tren geltokirainoko bidaia bat eskaintzen dizu. Bidaia hau, errepikagarria irudituko zaizu. Bertan  paisaia ikaragarriz betetako bidaia dago, 5km-an zehar disfrutatzeko modukoa.
Uda eta udaberriko aste-bukaeretan irteerak organizatzeaz gain, jaietan ere irteeran parte hartzeko aukera dago.




Comentarios